XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Deadar beldurgarria egin zuen zuzendariak, Joe`ren eskuan izkillua ikustean eta diru-kutxako arduradun berria inguratu zitzaien, deadar ura entzutean.
- Aurrera - esan zion Donald` ek -.
Ona, zure aurrekoaren erailtzailea.
Arriturik begiratu zion arduradunak zuzendariari.
- Ba-nuen usmorik, bai, irabazten zuen baiño askozaz geiago xautzen zuela ikusirik.
- Ez, ez...!! Nere dirua xautzen dut, ez besterenik...!!.
- Alperrik ari zera - esan zion Joe`k.
Besterik gabe irten ziren diruetxetik eta zugaitz batetik zintzilikatu zuzendaria.
- Ertzaindaritzan jarraitzeko asmoa al duzu, Donald?.
- Ez, Joe. Izar au bularrean dutalarik ez nuke nai erailketarik egin.
Sandy izendatuko dugu ertzain.
- Naiko ote du, gero? Joe bera joan zan Sandy`gana, ertzain izendatu nai zutela adieraztera.
- Ez, Joe, Iñolaz ere ez nauk Hondo`ko sheriff izango.
Eztabaida luze baten ondoren, baiezkoa eman zuen Sandy`k.
- Bi asteren barruan etorriko zaik aita i ikustera, Sandy.
I besarkatzea duk bere ametsik larriena.
- Bai, nerea ere, Joe.
-- Sandy Webb izena gezurrezkoa dutala noiz jakin uan?.
- Zer ajola, Sandy? Ire izakera zuzena zalantzan ipintzea duk ire aitaren biotz-miña, Sandy. Ire barkapena nai likek.
Annie`ren edaritegian zegoen Donald, Joe`ri itxoiten.
- Sheriff berririk izango ote dugu, Donald? Naiko ote du, gero, Sandy`k?.
- Baietz, dio Joe`k.
- Emen bear genuken gizona, orixe da, Donald.
Nortasunik eta gizatasunik aski ba-du, erdi-zoroaren itxurak egin ba`ditu ere.
- Izkillua eskuan duenean da ori beldurgarria, Annie.
- Ara, or, biak - esan zuen Annie`k, ateruntz begira.
- Ire izar ori ipin ezakek Sandy`ren bularrean, Donald - esan zuen Joe`k.
Besarkada estuan bildu ziren Donald eta Joe.
- Eskerrikasko, Sandy!!.
- Ik ez; nik zor dizkitzuet eskerrak biori.
- Erriko agintarieri egingo diegu dei, euren aurrean zin egiñaz, izar onen jabe egin dedin, damutu baiño leenago.
- Oker ttiki bat zuzen bearrean izango zera, alkate jauna - esan zion Sandy`k alkateari, deiari jarraiki agintariak arakatu zirenean.
- Oker bat zuzendu?.